XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez, ba, burubaik larritu, zer jango, zer edango, ala zegaz jantziko ete-garan-esaten; oneik gustijoik, ba, atzerritarraik billetan bai'tabez eta gustijoyen biar zaraela bai'taki zuben Aiteak Matai legezko Goizparra VI 31 32 irakatsi euskunian, ez eban bere buruban Lautze ta Buda'ren antzeko irakasmenik; Josu-Kisto jaunak irakatsi gura lebana ardura larregikerija ez dala ona ixan zan.

ERGALAIK SENDUBAIK BAÑO INDARRTSUBAGO Au zan Lautze'n beste esakun bat eta berau lenengua baxen oker danik ez leuket neuk esango.

Altsubaik aulkijetatik irauli dauz; apalaik, ordian, gora jaso abestu leban Jaungoikuaren Amak Luka deunak legezko Goizparra I 52.

Algustidunak txiro, argal eta apalaik autetsi daruaz bere egikun goralgarrijetarako.

AZKEN JARRI ADI TA LENENGO IMIÑIKO ABE.

Auxe bai argi ta ederra.

Gure Jaunak be berauxe irakatsi euskun... zuben arteko nagusi ixan gura dana, otsein ixango yatzube; eta zuben arteko aurrenik ixan gura dana, bai-dake jopuba Matai deunak legezko Goizp XX 26-27.

IRAIÑAK MAITETASUNAZ ORDAINDU zan Lautze'n beste esakuna eta au be benetan zuzen eta ona.

Gure Jaunaren antzo ... gorroto zabezanai on-egiskiezube; ta zubei guzurr-baltza ezarri ta jazarrika egiten dautzubenen aldez otoi egikezube.

KONPUTZE ez zan Lautze beste jakintsu, baña au baño aserijago zan eta gixonaik beraganduten ekijan gixona ixan be.

Amabost-amaseigarren gixaldijan Machiabelli ixan zana orixe ixan zan Konputze Josu-Kisto ludijan agertu baño seiren bat gixaldi lenago.

Erriketa-gayaik erabilli ta bere aberrija goralduteko bidiaik gura ebazan nai onaik nai okerraik zirala.

ZER DAN ZUZEN TA ZER OKER, AURRETIK ERABAGITIA, ERGELKERI AUNDIJA DA Auxe da Konputze'ren esakeraetatik bat.

Esakera ori maltzurrkeririk aundijenatakua dala edozeñek ikusi legike.

Gauzaik nai jazokunaik zuzen ala oker, egi ala guzur diran jakiteko abagunai begira ezin gegikez egon.

Gauzarik asko be asko berez dira zuzen ala oker Urtzi Jaunak asieratik jarritako lagijak-arauz.

NAI DOKAN ELBURURAKO BIDE BAT AURRETIK TINKOTUTIA ALA ALDERDI BATERI EUSTIA KALTEGARRI DOK diñosku Konpulze'k beste toki baten.

Au be lenenguaren antzez Machiabelli-bidia da.

Edozein bedez, onez nai txarrez elburura jo gura ixatia ez da zuzen Bide oker eta gaiztuaik ezin gegikez edo legikeguz ontzat artu.

Azken ona gura daunak bide zuzena autetsi ta bide zuzenez ibilli biar.

Jakintza-bidiaik baña maitiago ebazan erriketa-bidiaik eta orregaitik bere ardura gustija laterrijatza zan eta ez Jaungoikua'tzaz.

Urtzi Jaunak ez eutson ardurarik, aberrijak bai.

Agintarijaik eta menpekuaik ziran bere jarduera nagusija ta orretarako eredu-antzo aita-semiaik, senarr-emaztiaik, batez be anai nagusi ta gastiaik, eta adizkidiaik jartzen ebazan edo lebazan.

Konputze'ren mugu-zaletasuna bere esakera ta egikun askotan agertzen da.

Bere ikasle tarrteko Li Txi ta Txung Yung Jaunaik onela laburtuten dabe bere irakasketa gustija.

Gixonak aurrerantz egin biarr dau beti ezertxorik sutsuegi artu barik eta ezertxorik be iguiñez ezeztu barik.

Aldi bakotxian abagune ari yagokana ta egoki dan eraz eginik.

Auxe da Konputze'ren irakasmen nagusija: abagunekerija, berekoikerija, maltzurkerija.

Goiko edo donokiko gauzeak ez eutsen ardurarik ez eta gerokuaik be; gixonak berak, gixonari yagokanak bakarrik, eta ludi onetan yagokanak ixan be, ardura eutsan Konputze entzute aundikuari.

Onela txinarren burubetara ekarri eban gixon jagi edo gixon goratubaren irudija.

Bere jarraitzaliaik elertilarijen gardidetza deretxon taldia eraldu eben eta Txina'n almen aundijaz zabaldu ziran.

Gixon oneik taubide edo Lautze'ren gardidetza alboratu ta Konputze'rena txiñarren bijotzetan erein leben.

Konputze'k Lautze'k baño entzute aundijagua dau, txiñarren ixakerea sakonago ezagutu ta ixakera orren arauz irakatsi lebalako.

Lautze'k Indietako irakaskintza lerabillan, Konputze'k Txina bertan eta bijotzbarruban txiñarraik lerabillena.

Orregaitik Konputzereak egindako aurrerakuntza ta zabalgundia.

Geruago, 206 urte Josukisto ludijan agertu baño len. Han eretxan agintari ospetsubak Konputze'ren ixena geyago goraldu ta jaungoikoixundu egin leban.

Konputze'ren illobija ikertera jun zan eta bertan txarri bat eta ardi bat eta txala eskeini leutsazan.

Gaurko egunotan ondiño taubide ta konputzbidiak erabillijaik dira Txinaldietan.

Geroko ta goiko gauzetzaz Konputze'k eban ardurezak baskalkeri edo komunkerijari bidia leundu ta zabaldu egin dautso.

Orregaitik gaurko Txina'n dikusguzan jazokunaik errez ulerrtu ledikezala deritxat.

Baña gaurko azikeraik'tzaz ekiteko asmorik ez dot idazkun onetan.

Gaurko naiko-edo.